XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barkamendua

1- Jainko maitearekin makur dena, lur huntan deno, berritz Jainkoaren haur on bat bilaka ditake? Lur huntan dena, ba, berritz Jainkoaren haur on bat bilaka ditake.

Haren zeruko eta lurreko familia guzia, Aita, Semea, Izpiritu-Saindua, Ama-Birjina, Aingeruak, Sainduak, Jainkoaren familiako haurride guziak hari bea dagozi.

2- Zer egin bear du, barkamendua izateko? Berritz Jainkoaren haur on bat bilakatu nahi izan bear du.

Bear du, Jainko maitea ofentsaturik pena izan eta berritz ez hasi nahi izan.

3- Nork ematen dio barkamendua? Jesusek, zeren harek baitu ardietsi (...).